Zianotipia antzinako argazki-prozedura da, 1842an sortua, egun batzuetan Kubo-Kutxa aretoan gogoratuko duguna berriro; helduren batekin etortzen diren 5 eta 11 urte arteko haurrentzako tailerrak izango dira, Niko Iturraldek zuzenduak. Ricardo Martínen argazkiak erabiliko dituzte negatibo gisa eta paperera aldatuko dituzte aitzindari haiek egiten zuten bezala. Tailerrak ostiraletan, 23an eta 30ean, izango dira 17:00etatik 18:30era, eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Gabonetako jaiak direla-eta, ez da beste tailerrik izango asteburuetan.
Abenduak 23 eta 30 ¦ 17:00>18:30
Dohainik. Ezinbestekoa da erreserba egitea 943 012 400 telefonoan edo aretan bertan.
Kubo-kutxa aretoa. Zurriola, 1. 20002 Donostia ¦ T- [+34] 943 012 400 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. www.sala-kubo-aretoa.eus.
Oraingo erakusketa:
RICARDO MARTÍN. Argazkilari eta ikuslea
Urtarrilak 22ra arte
Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00
Komisarioa: Juantxo Egaña
Sarrera libre
1914an hasi zuen Ricardo Martínek bere karrera profesionala. Bere argazki-estudioa Donostian Hondarribia kaleko 2an jarri zuen, eta geroago, 1915eko apirilean, Photo-Carte izenaz inauguratu zuen. Lehen Mundu Gerraren urteak ziren. Photo-Carte berehala bihurtu zen hiriko argazkigintza dokumentalaren erreferentzia, modernitatearen, berehalakotasunaren eta aniztasunaren ñabardurak gehituz. Orduan ohikoa zenaren aldean oso bestelako begirada.