Kubo-kutxa Aretoak abenduan 15 urte bete zituen. 2000. urtean ireki zituen ateak Jorge Oteizari eskainitako erakusketa handi batekin, eta orain, 15 urte beteko ditu Gao Xingjian txinatar artistaren margolan, argazki eta filmen erakusketarekin, hain zuzen ere Kutxak aretoa erosi eta jendearentzat ireki zuen urtean jaso zuelarik berak Literaturako Nobel Saria.

Orain arte ia 1.800.000 lagun etorri dira aretoak bere 15 urteetan programatu dituen 58 erakusketetakoren batera. Erakusketa horietatik, 43 arte ederretakoak izan dira, 9 argazkigintzakoak eta 6 beste hizkuntza batzuetakoak (diseinua, moda, musika, zinema edo arkitektura). Erakutsitako edukiei dagokienez, heterogeneotasuna izan da kubo-kutxa Aretoaren ezaugarrietako bat.

Erakustokiak 1.000 metro koadro ditu aldi baterako erakusketak -kalitatezkoak eta nazioarteko proiekzioa dutenak- etengabe programatzeko; hor kubo-kutxa Aretoa kultura-erreferente eta topagune bihurtu da, eta bertan sormenaren adierazpenek gune zaindu bat aurkitu dute askatasunez espresatzeko.

 

Sala kubo-kutxa Aretoa