Donostia, 2017ko otsailaren 21a. Gaur aurkeztu da Donostian “Esperientzia digital bat: 7 lan, 7 museo” proiektua, esperientzia digital aitzindaria, bereizmen super-handiko formatu elkarreragilean arte-lanak erakustea ahalbidetzen duena. Lanak hainbat museotakoak dira eta tamaina handiko pantailetan aurkezten dira.
Ekimen honetan elkarlanean ari dira San Telmo Museoa bera, Kutxa Gizarte Ekintzaren Kutxa Kultur Enea kultura-coworking gunea, eta Second Canvas by Madpixel eta LG Electronics enpresak, partner teknologiko gisa.
Esperientzian erakunde eta museo hauen lanak elkartu dira: Thyssen-Bornemisza, Mauritshuis, Banco Santander Fundazioa, Eusko Jaurlaritza (Ekain), Telefonica Fundazioa, Espainiako Liburutegi Nazionala eta Statens Museum for Kunst.
...
Susana Soto, Miren Azkarate, Koldo García, Mikel Mendarte