Nik Tri Triatloi Elkarteak eta Kutxa Fundazioak lankidetza-hitzarmena egin dute, haur eta gaztetxoen artean euskara eta triatloia elkartu eta sustatzeko helburuaz. Lankidetza hau 2017an zehar gauzatuko da, besteak beste, jarduera hauek egiteko: Triatloi Goizak Pazko Astean, Triatloi Udalekuak Arotz-Enean, Triatloi Udalekuak Txurrukan, Aia-Orioko Triatloi Txiki, Busti Lagunekin Uratloia, Neguko Triatloi Koloniak Askizun eta Triatloi Eskola.
Nik Tri Triatloi Elkartea kirola eta bereziki triatloia, baita kirolari eta euskarari buruzko balioak ere, sustatzen dituen erakundea da; eta aipaturiko jarduerak, heziketarako aisialdiaren eremuan Kutxaren programarik gazteena den #izanezberdin zigilua eramango dutenak, sustatuko ditu.