Donostia, 2016ko abenduaren 20a. CAFen akzioen %2 erosi du Kutxa Fundazioak, gaur arte Kutxabankek zeukana. Ezarpen pribatu gisa eta merkatuko prezioan egin da eragiketa. %2 horren merkatuko balioa 25 milioi eurokoa da.

Kutxa Fundazioaren jarduketa honek bere ondare-inbertsioak dibertsifikatzeari dagokionez Plan Estrategikoan ezarritakoari erantzuten dio eta, aldi berean, Gipuzkoarekin eta gure probintziaren garapenean inplikaturiko konpainiekin duen konpromisoari loturik dago.

Honela, egungo Kutxa Banku Fundazioak, Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa izan zena eraldatzearen emaitza denak, sendotu egiten du Beasaingo enpresarekin izan duen lotura historikoa, horren bilakaeran zeregin erabakigarria izan duelarik gaur egungo egoerara ─hau da, trenak egiteko sektorean lider izatera─ iritsi arte.