Donostia, 2016ko abenduaren 14a. Donostiaren Europako Kultura Hiriburutzaren urtea amaitzear dagoenean, datorren ostiralean, eguerdiko 12.30ean, Ruiz Balerdi aretoan, Tabakaleran, Kutxa Fundazioak Donostiari buruzko Azterketa Historikoen Buletinaren beste liburuki bat aurkeztuko du: 49.a.
Betiko ildoari jarraituz, liburu hau garbi bereizitako bi ataletan banaturik dago: Azterketak eta Oharrak. Lehenengoak egileen ekarpen gutxi-asko luzeak jasotzen ditu; Oharretan berriz ekarpen txikiak daude historia donostiarraren alderdiren bati buruzkoak.