Donostia, 2016ko abenduaren 13a. Kutxa Kultur Plaza erakustokiak bere burua berrasmatu eta bihartik -asteartea, hilak 13- urtarrilaren 8ra arte, argazki-erakusketa berria eskainiko du: Karakorum, Baltistan Fundazioak sustatua.

Erakusketa honetan ikusgai dauden argazkiak, Bilboko Mikel Alonso argazkilariarenak, 2014ko irailean egin ziren Hushé haranean, Pakistanen, Baltistan Fundazioaren borondatezko langileekin egindako bidaian.

Karakorum-eko herrixka urrunetako batzuetan bizi den jendearen aurpegiak eta begiradak dira, munduko “zortzi mila”koetako batzuetara iristeko nahitaezko igarobidea. Edertasun harrigarri eta gogortasun muturrekoa dituen haran honetan egin du “Baltistan Fundazioa”k elkartasun-lan garrantzitsua azken 16 urteotan, emakumearen sustapenerako eskolak eta zentroak sortuz.

Egilea

Mikel Alonsok (Bilbo, 1950) hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Lemoniz, Zorrozaurre, Otxarkoaga, Erotismo y Gastronomía, Stride la Vanpa. Gastronomiako Sari Nazionala jaso zuen El asfalto culinario-rengatik, eta gastronomiazko argazki-liburu onenaren saria, Cocinar lo menos posible-rengatik, biak Arzak jatetxeko Xabi Gutierrezekin batera eginak. Erakusketak egina da Bilbon, Donostian, Sevillan, Bartzelonan, Gijonen, Valentzian, Teruelen, Gasteizen eta Erroman.

...

Prentsa-ohar osoa (word)