Donostia, 2016ko azaroaren 2a. Datozen ostiral eta larunbatean, azaroaren 4 eta 5ean, EAE, Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko kirurgia plastikoko Elkarteak (SVNRA) XLI. Bilera egingo du, eta 75 profesionalek hartuko dute parte.
Bilera honen ardatza bularraren berregite mikrokirurgikoa da (DIEP) eta horren garatzaileak, Martyn Webster doktoreak (Canniesburn Hospital, Glasgow), topaketan parte hartuko du eta hitzaldi bat emango du.

Britainia Handian bizi den beste doktore batek, Venkat Ramakrishnan-ek (Chelmsford Hospital, Londres), DIEP teknikaren erabileran munduan adierazgarri nagusiak, zuzenean egingo du kirurgia eta bularra berregingo dio mikrokirurgiaz Gipuzkoako gaixo bati, eta ebakuntza hori denbora errealean jarraitu eta komentatu ahal izango dute SVNRA Elkartearen bileran parte hartzen dutenek.

Ostiral berean, arratsaldez, Onkologikoaren auditorioan komunikazioak entzungo dira tumore-berregiteaz, hitzaldiak bularraren berreregiteaz eta beste hitzaldi bat linfedemaren tratamendu kirurgikoaz.

Larunbateko komunikazio eta hitzaldietan kirurgia plastikoaren hainbat eremu landuko dira, eta amaitzeko anestesia tronkularrari buruzko hitzaldia bularreko eta sabeleko kirurgiarako.

EAE, Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko kirurgia plastikoko Elkarteak urteko batzarra egingo du XLI. Bilera hau amaitu aurretik; aurten Donostia aukeratu du bere egoitza gisa 2016ko Europako kultura-hiriburutzarekin bat egiteko. Antolaketa-batzordea Manuel Santos, Javier Legorburu eta Óscar Villafañe kirurgilariek osatzen dute.