Donostia, 2016ko urriaren 14a. Alemaniako Daarler Vocal Consort-ek, Georg Grün-ek zuzendu eta hamar lagunek osatzen duten ahots-taldeak, datorren igandean, urriaren 16an, 19:00etan eta sarrera libre dela, Onkologikoako ekitaldi-aretoan abestuko du, laster izango den Tolosako Abesbatza Lehiaketaren atariko gisa.
Alemaniako talde ospetsuak Brahms, Chilcott, Rihm, Sund eta beste hamar musikagileren lanak interpretatuko ditu, baita bere zuzendariaren lan bat ere: “Bleib bei uns-es ist genug!”
Ez da Onkologikoan izango den ekitaldi bakarra, azaroaren lehen egunean, bertako ekitaldi-aretoan, Italiako Vox Cordis ahots-taldea izango baita, bere 24 kideak Lorenzo Donati-k zuzenduta.
Daarler Vocal Consort
2009 hasieran, nazioartean ezaguna den Saarbrücken Ganbera Abesbatzako zortzi partaideek sortu zuten, bakarlari errepertorioan aritzeko osagarri bezala.
2008an, Sardiniako “Concordia Vocis”-eko Lehenengo Jaialdian parte hartu zuten eta 2009 eta 2011ean Berlineko “Nacht der Kirchen”-en. 2010ean beraien lehenengo diskoa editatu zuten, “Zeru eta Lurraren artean” izenekoa eta berehala “Pizzicato Excellentia” saria jaso zuen.
2011tik Alemania, Holanda eta Frantzian abestu izan dute eta maiz entzun ahal izaten dira Saarland-eko “Tagen Alter Musik im Saarland” (Aintzinako Musika egunak Saarlanden). Polifonia klasikoko errepertorioa abesteaz gain, batez ere ahots musika garaikidea abesten dute.
2012an, Musika Sakratuaren sailean 2. Saria lortu zuten Tolosan.