Donostia, 2016ko irailaren 12a. Asteartean, hilak 13, eta asteazkenean, hilak 14, 19:00etan, Kutxa Andia aretoan eta doako sarrerarekin, Onkologikoak eta Tecnaliak hitzaldi bana eskainiko dute, lehen egunean aholkularitza genetikoaz hitz egiteko minbiziaren inguruan, eta bigarren egunean ugalkortasuna mantentzeko sistema berriez minbizi-kasuetan. Asteartean, hilak 13, Karmele Mujika eta Javier Margareto doktoreek hitz egingo dute; asteazkenean, hilak 14, Yosu Franco doktoreak eta berriro Javier Margareto doktoreak.

Mujika doktorea Onkologikoako onkologia mediko zerbitzuko kidea da; Franco doktorea IVF Donostia Ugalkortasun Klinikako zuzendaria da Logik-en, eta Margareto doktorea genetika eta biologia molekularreko laborategi-burua Tecnalian.

Hitzaldien bukaeran, hizlariek elkarrizketa izango dute bertaratzen diren entzuleekin.