Donostia, 2016ko abuztuaren 29a. “Tellechearen hitzaurreak", José Ignacio Tellechea Idígorasek 1996 eta 2007 bitartean idatzi zituen gai askotariko 65 hitzaurre eta zientzia eta kulturako hainbat pertsona ospetsuk hari zuzendutako beste bost hitzaurre biltzen dituen liburua da. Bilduma hori José María Urkiak egin du, eta liburuaren hitzaurrea ere hark egin du.

Kutxa Fundazioak editatu du, eta asteazken honetan, abuztuaren 31n, aurkeztuko da, 12:30ean, Abuztuaren 31 Kutxa Areto berrituan, Donostiako Historiari buruzko Dr. Camino Institutua zenaren egoitzan, Donostiako parte zaharreko abuztuaren 31 kale enblematikoan.

Gunea goitik behera eraldatu da, eta ekitaldi horrekin Gipuzkoako kultura-komunitatearen zerbitzurako etapa berri bati hasiera ematen zaio. 100 lagunentzako edukiera duen hitzaldi-aretoa izango du, eta Ateneo Guipuzcoanoren eta Tellechea Idígoras Fundazioaren egoitza izango da.

Tellechearen hitzaurreen edizioa Dr. Camino Taldearen sorkuntzaren 50. urteurrenarekin bat dator, José Ignacio Tellechea historialari eta apaizak bere ikerketa-lanaren zati handi bat talde horren baitan garatu zuela kontuan izanik. Kutxak, horrela, abuztuaren 31ren inguruan liburu berri bat aurkezteko tradizioari eusten dio, data hori oso berezia baita Donostiaren historian.