Donostia, 2016ko uztailaren 4a. Ia 25.000 pertsona (zehatz esanda 24.725) izan dira kubo-kutxa aretoan, Gonzalo Chillida donostiar margolariari eskainitako atzera begirako erakusketa ikusten; atzo igandea amaitu eta itxi zen. Joan zen apirilean ireki zenetik, batez beste 364 ikusle izan dira egunero erakusketan. Asteburuetako jarduera paraleloetan, bisita gidatu eta tailerretan, 596 parte-hartzaile izan dira.

Gaur hasi da erakusketaren desmuntatzea; Marta Cárdenasenaren ondoren, erakusketa hau bigarrena izan da kubo-kutxa aretoak, Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutza dela-eta, eskaintzen duen programazio bereziaren barruan. Berehala hasiko da Bergarako Jesus Mari Lazkano artistaren erakusketaren muntaketa, eta datorren uztailaren 22an irekiko da ikusleentzat.