Donostia, 2016ko ekainaren 24a. Manuel Beraza jauna Kutxa Banku Fundazioaren presidente izendatu dute Fundazioaren Patronatuak gaur goizean Donostian egindako bileran hartutako erabaki bidez.
Banku Fundazioa 2014. urtearen amaieran eratu zen eta harrezkero Xabier Iturbe jauna izan da Fundazioaren presidentea; orain, ordea, Manuel Beraza jaunak hartuko du kargu hori. Garai hartan, hain zuzen ere, Manuel Beraza Xabier Iturberen ordezko izendatu zuten. Xabier Iturbe jauna 2008. urtetik 214. urtearen amaiera bitarte, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren eta Donostia Kutxaren presidente izan zen.
Presidente berria Orkliren zuzendari nagusia izan zen, baita MCCren presidenteordea ere, eta, gaur egun, Gureak taldeko aholkularia da.
Bestalde, Guillermo Ibargoyen jauna sartu da Patronatuan Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatuz, Donostiako Udala bezalaxe Foru Aldundia ere karguagatiko patronoa baita. Guillermo Ibargoyen jauna industria-ingeniaria da eta ibilbide luzea egin du aholkulari delegatu-lanetan hainbat enpresatan.
Patronatuak, halaber, presidenteorde izendatu du Guillermo Echenique jauna eta José Miguel Martín Herreraren kargua hartu du. Gainera, Natalia García de Albizu andrea idazkari izendatu du, Rosa Leal andrearen ordezkoa izanik, jubilatzeko unea iritsi baitzaio, eta Emma Azpiroz Andrea idazkariorde.
Halaber, Patronatuak erabaki du Xabier Iturbe jauna ohorezko patrono izendatzea; hitza izango du baina botorik ez.
Horrenbestez, gaur erabakitako izendapenekin, honako hauek izango dira Kutxa Banka Fundazioaren Patronatua osatuko dutenak:
- Manuel Beraza Olabarrieta jauna, (presidentea)
- Guillermo Echenique González jauna, (presidenteordea)
- Gipuzkoako Foru Aldundia, Guillermo Ibargoyen Cancio jauna haren ordezkari izanik
- AFAGI Gipuzkoan alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituztenen senide eta lagunen elkartea, Koldo Aulestia Urrutia jauna haren ordezkari izanik
- Miren Karmele Aguirrezabala Mundiñano andrea
- Antonio Campos Illarramendi jauna
- Borja García Santa Cruz jauna
- Carlos Tamayo Salaberria jauna
- Blanca Tejada Manso de Zúñiga andrea
- Xabier Iturbe Otaegi jauna, (Ohorezko patronoa)
- Natalia García de Albizu Gárate andrea, (Patronatuko kide ez den idazkaria)
- Emma Azpiroz Herrería andrea, (Patronatuko kide ez den idazkariordea)
Patronatuaren osaera berri hori Banku Fundazioaren mendeko diren fundazioetara, hau da, Kutxa Fundaziora eta Onkologikoa Fundaziora eramango da.