Donostia, 2016ko ekainaren 22a. Atsegin handiz jakinarazten dizuegu aukeratu ditugula Kutxa Kultur Musika 2016 egonaldien programan parte hartuko duten talde guztiak.
Onarpen-epea itxi arte, 68 proposamen aurkeztu dira deialdira. Proposamen horiek Gipuzkoan edo atzerrian bizi diren artista gipuzkoarrek egin dituzte, baina baita beste lurralde batzuetan jaiota ere beren proiektua gure artean luzaroan lantzen aritu diren beste zenbaitek ere. Suedian edo Kolonbian lan egiten duten artista gipuzkoar eta Donostialdean bizi diren artista britainiar, italiar eta korsikar hauek osatzen dute gure musikaren egungo arte-errealitate globalizatuaren lehenengo argazki finkoa. Proposamen horiek agerian uzten dute egungo musikan nagusi den arte-aniztasuna: elektronika, folka, popa, hip hopa, reggaea, metala…
Aurten ere taldeen maila altua izan dela azpimarratu nahi dugu.
Hona hemen aukeratutako sei taldeak eta haien aurkezpen-gutunak...
Ikusi prentsa-ohar osoa pdf formatuan.