Datorren igandean, ekainak 11, Real Sociedadeko Fundazioaren Eguna ospatuko da Zubietan eta Gipuzkoa Solidarioak hirugarrenez parte hartuko du hainbat ekintza ezberdin antolatuz. Gipuzkoa Solidarioaren sareko hamar elkartek beraien jarduerak ezagutzeko aukera paregabea luzatuko digute: AFAGI, Begisare, GENE, Camelamos Adiquerar, AGE, Gorren Elkartea, Chernobil elkartea, ASOCIDE, Jatorkin eta GIELMAR.
Elkarte hauen jarduna, talde-kirol jarduerekin lotzen diren baloreetan sustatzen da. Elkarrenganako errespetua, aniztasun gozagarria, eskubideen berdintasuna,...dena bizipen ezberdinen bitartez ezagutzeko aukera izango dugu. Hala nola; indar-tailerra, boloak, mandala tailerra, ijito kulturaren marrazkiak, ikusmen-tunelak, sentsazio ibilbideak, eta abar luzea.
Postuetara hurbiltzeko, Gipuzkoa Solidarioak jolas bat prestatu du; Hizki zopa. Hau eskuan hartuta, parte hartzaileak postuetara gerturatzea errazten da eta elkarteekin hitz egiten hasteko aukera dute. Ondoren, elkarteek proposatzen dituzten dinamikak eginez eta beraiekin dituzten solasaldietan, ezkutuan dauden hitzak asmatzen doaz. Behin, ibilbidea egin eta gero, eta hizki zopako hitzak asmatuta, Real Sociedadeko kamiseten zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute.
Gipuzkoa Solidarioako beste bi elkartek ere parte hartze nabarmena dute. Alde batetik, aurtengo elkarte aukeratua Gizakien Lurra da. Hauek sarrera ondoan izango dira Real Sociedadeko babesleek ematen dituzten oparien zozketa-txartelak saltzen eta, aurreko edizioetan bezala, Gipuzkoako Kirol Egokituak Federazioak kirola egiteko beste moduak gerturatuko dizkiete txiki eta haundieri.
Tailer eta jolas hauetan parte hartu eta familian primeran pasatzeko aukera honen hitzordua hurrengo ekainak 11, goizeko 9:00tik 18:00 arte izango da.