Kutxa Kultur Eneak, Kutxak Tabakaleran duen eta 2016ko apiriletik funtzionamenduan dagoen kultura-coworking-erako guneak, beste deialdi bat egin du Gipuzkoan garatzen ari diren kultura-proiektu berriak ezagutzeko eta Tabakaleran lantzen jarraitzeko aukera eskaintzeko, hau baita lurraldeko kultura-ekosistema garrantzitsuena.

Kutxa Kultur Enea kultura-coworking egiteko gunea da, gehienez 40 pertsonak parteka dezaketena, eta proiektuak garatzeko beharrezko azpiegitura duena: inprimagailuak, eskanerra, laneko box-ak, bilera-gela, banako armairuak, office eta Interneterako konexioa.

Bere eginkizuna Gipuzkoako kultura-ekinbide berriak bultzatzea da, sorkuntza-negozio berriak sustatuz. Horretarako, leku fisikoaz gain, Kutxa Kultur Enea enpresa-kudeaketako gaietan aholkularitza eta networking ematera konprometitzen da, eta gunea dinamizatzera networking jarduerekin.

Kutxa Kultur Enea komunitate sortzaile, dinamiko, berritzaile eta askotarikoa da, non kulturaren eremuan lan egiten duten proiektuak sartzen diren, kultura zentzu zabalean ulertuta, alegia, diseinu, marketin, musika, moda, argazkigintza, gastronomia, arte, ekitaldi eta ikuskizun-sustapen... arloetako ekinbideak. Izaera berritzailea duten proiektuak eta, batez ere, Gipuzkoako kultura-arloari balio erantsia emango diotenak, autonomo, startup edo freelance jendeak, ikasleek edo elkarteek garatuak, baldin eta negozio-ideia identifikaturik izan eta garatu edo/eta gauzatu nahi badute, eta argi eta garbi egiten badute bizikidetzaren, partekatzearen, lankidetzaren eta beste eragile batzuekiko konexioaren alde sorkuntzaren iturri gisa.

Orain ekosistema berritzaile honek proiektu berriak aurkezteko epea ireki du, eta ekainaren 2an itxiko da, onartutakoei 2017ko uztailaren 28an emango zaielarik erabakiaren berri. Egonaldiaren iraupena urtebetekoa da proiektu bakoitzeko.

Horrekin batera, Enea komunitateko kideek aukera dute Kutxa Kultur-ek Tabakaleran duen gainerako azpiegitura erabiltzeko, eta horrela beren proiektuei ikusgaitasuna emateko. Dena den, Kutxa Kultur Enea komunitateko kide izateak bere konpromisoak hartzea ere eskatzen du, adibidez, lekuaren mantentze-gastuei aurre egitea (75 € egun osoa eta 40 € egun-erdia), negozio-eredu baten definizioa edo/eta garapena, prestakuntza eta tutorizazioetara nahitaez joan beharra, eta dinamizazio-jardueretan parte-hartze aktiboa izatea.

Urtebeteko ibilbidea

Bere ibilbidearen lehen urtean 40 proiektu baino gehiago pasa dira Kutxa Kultur Eneatik. Proiektu horietan ikus-entzunezko edo teknologia berriak sartu dira, arte eta diseinua, gizarte- eta hezkuntza-proiektuak, kultura-programazioa eta arte eszeniko eta musikalak, komunikazioa eta diseinu grafikoa, finantzaketa, arkitektura, moda, musika eta abar eta abar.

Errealitate birtualari edo hezkuntza-berrikuntzari buruzko proiektuek, crowdfounding-plataformek edo gazte diseinatzaileen sorkuntza-lanak munduan banatzeko webgune batek ere Enean egin dituzte lehen urratsak.


Kutxa Kultur Enea espacio1200