Moda-diseinu eta eskulangintza eremuetako hogeita lau sortzailek protagonizatuko dute “Gold” azoka, datorren asteburuan Kutxa Plazan Tabakalerako laugarren solairuan izango da. Larunbatean 11:00etatik 21:00etara eta igandean 11:00etatik 20:00etara.
“White” azokarekin lorturiko arrakastaren ondoren, honelako bigarren azoka da, eta Gipuzkoako artistek diseinatu eta ekoitzitako produktuak bertan erakusteko euskarri izan nahi du. Undermount-ekin lankidetzan, bitxigintza, moda, poltsa, altzari, puntu, estanpazio, osagarri, haur-moda, grafikagintza... eremuetako sortzaileek beren produktuak erakutsi eta jendeari salduko dizkiote.
Gainera, Dj’ak eta performanceak izango dira azoka zuzenean alaitzeko. Dj’ak 12:30ean eta 18:30ean arituko dira bi egunetan. Performanceak 13:00etan eta 18:00etan izango dira larunbatean, eta 12:00etan eta 18:00etan igandean.
...
Hauek dira hautaturiko sortzaileak, beren standak izango dituztenak: Ainhoa Fustel, Aleix & Quim, Axalian, Blai, Elena Setien, Es la polla, Giovanna Bittante, Idoia Lizeaga, Kikis Alamo, La Charo, Mikel Aranburu, Ninaiz, Pepita Monroe, Studio Bastiaan, Zzka Mizka, Zocco Handmade, Ugara & Pot, GKo Arte estudio, None Super Heure, Mari Matraka, Saioa Matxain, Inge Zubeldia, eta Goiuri Unanue & Söia, horiekin batera Kunsthal zentroa izango delarik.
Market Gold honetarako, Plaza urre-koloreko gune distiratsu bihurtu da, jatorrizko zuri hutsa atzera utzirik, eta urre-kolorearekin balioa hartzen duten elementu organikoen (oihal, landare, lur) bidezko dekorazioa izango du.