Donostia, 2017ko otsailaren 14a. Kubo-kutxa aretoaren eskutik Miquel Navarroren lana lehen aldiz iritsiko da Donostiara; Navarro arte plastikoen sari nazionala izan zen (1986) eta «Espainiako eskultura berria» deiturikoaren ordezkari nagusietako bat da. Miquel Navarro. Irudizko arkeologiak erakusketak eskultore honen lana erakusten du bere arte-ibilbidean egindako pieza ikonikoen bidez, besteak beste bere Hirietako batzuk eta orain arte argitara eman gabeko pieza bat, Placón, 3,5 m-ko goratasuna duen eskultura handi bat, aluminio trinkoz egina.
Erakusketaren hasierako ekitaldia datorren ostegunean, otsailaren 16an, izango da, baina jende guztiarentzat ostiralean irekiko da, eta maiatzaren 21era arte izango da ikusgai.
Ostegunean bertan, 11:00etan eta areto berean, Miquel Navarrok eta Dolores Duran komisarioak erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan, eta ondoren bisita gidatua izango da.