Donostia, 2016ko abenduaren 12a. Kutxa Kultur Plaza erakustokiak bere burua berrasmatzen du eta bihartik -asteartea, hilak 13- urtarrilaren 8ra arte, argazki-erakusketa berria eskainiko du, Karakorum, Baltistan Fundazioak sustatua.
Erakusketa honetan ikusgai dauden argazkiak Bilboko Mikel Alonso argazkilariarenak dira, eta 2014ko irailean egin zituen Hushé haranean, Pakistanen, Baltistan Fundazioaren borondatezko langileekin egindako bidaian.
Erakusketa honi lotuta, Baltistan Fundazioak hainbat jarduera (proiekzio eta solasaldi) paralelo sustatzen ditu eta horiek osaturiko Mendi Astean mendigoizale, abenturari eta zinemagile ospetsuek hartuko dute parte.
Erakusketa eta osagarri diren jarduerak prentsaurrekoan aurkeztuko dira bihar -asteartea, hilak 13-, 11:00etan, Kutxak Tabakaleran duen Ruiz Balerdi aretoan.