Bergara, 2016ko azaroaren 30a. Debagoieneko eta Debabarreneko enpresetan prestakuntza praktikoa jasotzeko hogeita hamar bekak lan-merkatura sartzen eta enplegu-aukerak gehitzen lagunduko diete lanbide-esperientziarik gabeko beste horrenbeste gazte tituludunei.
Murua Balzola Fundazioak finantzaturiko beka hauek bost hilabete irauten dute, 1.842 eurorainoko kopuruak dituzte, UNED-Bergarak antolatu eta Kutxa Fundazioak kudeatzen ditu.
Murua Balzolako lehendakariordea den Carlos Ruizek eta UNED-Bergarako zuzendaria den Iñaki Esparzak beka hauen ezaugarriak eta helburuak aurkeztuko dituzte datorren abenduaren 2an, ostiralean, 12:00etan, UNEDen egoitzan (San Martin Agirre plaza, 4. Bergara) izango den prentsaurrekoan; dagoeneko zabalik dago eskabideak aurkezteko epea.