Donostia, 2016ko azaroaren 29a. Onkologikoak eta Musikenek proiektu berritzaile bat partekatuko dute datozen lau urteetan, Musikoterapiaren eremuko ikerketa-lan baten parte gisa. Hori dela-eta, asmo handiko lankidetza-hitzarmena izenpetu dute biek, eta horren edukia hedabideen aurrean azalduko dute bi erakundeetako zuzendari nagusiek: Miren Iñargak, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren izenean, eta Ander Urrutikoetxeak, Kutxaren Onkologia Institutuaren izenean. Beraiekin izango da Pablo Berastegi, Donostia San Sebastián 2016 zuzentzen duena, erakunde honek babestu egiten baitu ekimena, hiriburutzarekin partekaturiko balioak ikusten dizkiolako.
Proiektuaren xehetasunak, adibide eta musikarekin, Musikeneko Mari Jose Aranberri eta Antonio Domingo irakasleek azalduko dituzte. Deialdia: abenduaren 1ean, ostegunean, 12:00etan, Onkologikoan.