Donostia, 2016ko azaroaren 29a. Abenduaren 1ean, ostegunean, 20:00etan, Tabakalera eraikineko Kutxa Artegunea aretoan, Alberto Schommer argazkilariaren erakusketa antologikoa irekiko da eta 2017ko martxoaren 19ra arte ikusgai izango da. Erakusketa honekin, Artegunea aretoak datorren urteko programazioari ekiten dio, urte oso-osoan argazkigintzari eskainiko diona.
Inaugurazio honen atariko gisa, Kutxa Fundazioak hedabideak gonbidatzen ditu Alberto Schommer modernitaterantz erakusketara bisita gidatua egiteko, Ane Abalde aretoko zuzendariarekin eta Nicolás Casla, Schommer Fundazioko arduradunarekin. Bisita hau abenduaren 1ean bertan, ostegunean, izango da, 11:00etan, Artegunean.