Donostia, 2016ko urriaren 18a. Gipuzkoa Solidarioak datorren larunbatean Tabakalerako eraikinean, Solidaritatearen Foruma (lehen, Solidaritatearen Jaialdia zena) egingo du bosgarren edizioan. Eremu honetan lanean ari diren 45 elkartek baino gehiagok beren proposamenak aurkeztu eta partekatuko dituzte.

Kutxa Solidarioaren ekimen honen egitaraua eta lortu nahi diren helburuak aurkezteko, prentsaurrekoa egingo dugu datorren ostegunean, urriaren 20an, 11:00etan, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, eta larunbateko Forumean beren gune propioa izango duten elkarteetako batzuek ere hartuko dute parte prentsaurrekoan.