Chema Madoz argazkilariaren lana datorren ostegunean iritsiko da Kutxak Tabakalera eraikinean duen Artegunea erakusketa-aretora. Ars combinatoria-n Argazkigintzako Sari Nazionala jasotakoaren ibilbidea ikusten da, 70 lan baino gehiago daudelarik 80ko urteetatik gaur egunotara artekoak eta erakusketa azaroaren 5era arte izango da ikusgai.

Erakusketa, hilak 20ean, ostegun arratsaldean irekiko da eta goizeko 11:00etan Ruiz Balerdi Aretoan hedabideei aurkeztuko die Carlos Ruizek, Kutxako Zuzendari orokorrak, eta Oliva María Rubiok, erakusketaren komisarioak, gero bisita gidatua egingo duelarik bertaratzen direnentzat.