Donostiako Kubo-kutxa aretoak Balerdi (1934-1992) erakusketa antologikoa aurkeztuko du. Artista hil zenetik 25 urtera, bere jaioterrian egin nahi zaion omenaldia. Erakusketan, egile emankor honen 98 obra daude bilduta; tartean, olio-margolanak, marrazkiak, bere “klarion” ezagunak eta Homenaje a Tarzán I: La cazadora inconsciente (Tarzani omenaldia I: ehiztari inkontzientea) filma. Sortzaile kartsu, oldarkor eta energiaz betea da Rafael Ruiz Balerdi, eta bere obra koloretsuek aukera ematen digute egilearen keinuak, marrak eta mugimenduak imajinatzeko.

Erakusketaren hasierako ekitaldia datorren ostegunean, ekainaren 8an, izango da, baina jende guztiarentzat ostiralean irekiko da, eta irailaren 24ra arte izango da ikusgai.

Ostegunean bertan, 11:00etan eta areto berean, Javier Viar Olloquik, erakusketaren komisarioa, aurten arte Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria eta artistaren obra ezin hobeto ezagutzen duen pertsona eta Hilde Koch bere oinordekoak erakusketa aurkeztuko dute prentsaurrekoan, eta ondoren bisita gidatua izango da.