Begoña Zubero argazkilari bilbotarraren lana datorren ostegunean iritsiko da Kutxak Tabakalera eraikinean duen Artegunea erakusketa-aretora. Jatorria Michelangelo Antonionik 1939an Cinema aldizkarian argitaraturiko artikulu batean duen GDP Gente del Po proiektua uztailaren 2ra arte izango da ikusgai.

Erakusketa ostegun arratsaldean irekiko da eta goizean hedabideei aurkeztuko die Begoña Zuberok berak, gero bisita gidatua egingo duelarik bertaratzen direnentzat. Hitzordua Artegunea aretoan apirilaren 6an, ostegunean, 11:00etan.