Datorren asteburuan hainbat agertokitarako Kutxak egindako proposamenen artean tailer asko daude. Class programak datorren larunbatean Kutxa Kultur Plazan bi eskainiko ditu jarraian, doan: lehenik dantza eta gero yoga. Ekoguneak “Familientzako 10 jarduera egun euritsuetarako” programatu du eta Euskal Herriko mozorroen tailerra errepikatuko du. Erakusketa-aretoetan familientzako tailerrak izango dira Navarro eta Schommer-en erakusketen inguruan; eta jada astelehenean #izanezberdin programak makillaje zombie proposatzen du.