Nik Tri Triatloi Elkarteak eta Kutxa Fundazioak lankidetza-hitzarmena egin dute, haur eta gaztetxoen artean euskara eta triatloia elkartu eta sustatzeko helburuaz. 2017an zehar gauzatuko da, besteak beste, jarduera hauek sartuta: Triatloi Goizak Pazko Astean, Triatloi Udalekuak Arotz-Enean eta Txurrukan, Aia-Orioko Triatloi Txiki, Busti Lagunekin Uratloia, Neguko Triatloi Koloniak Askizun eta Triatloi Eskola. #izanezberdin zigilua eramango dute, Kutxako programa gazteena hezkuntza-aisialdiaren eremuan.
Nik Tri Triatloi Elkartea kirola eta bereziki triatloia, baita kirolari eta euskarari buruzko balioak ere, sustatzen dituen erakundea da; eta aipaturiko jarduerak sustatuko ditu.