Donostiako Orfeoiaren ‘Antxon Ayestaran’ musika-tailerreko ikasleek datorren larunbatean, Kutxa Kultur Plazan, Lucie Félix-en “¿Dos ojos?” (Bi begi?) ipuinaren soinu-interpretazioa eskainiko dute haurrentzako saioan. 4 eta 8 urte arteko haurrek, gainera, Baschet soinu-egiturekin esperimentatu ahal izango dute tailerrean; mundu osoan aintzat harturiko tresnak dira, bai artearen eremuan, sonoritate berrien ekarpenagatik, eta bai zientziaren eremuan, beraien ikerketa-bide aitzindariagatik.


Postuen zozketa #izanezberdin facebook-aren bitartez.
Sarrera librea. Toki kopurua mugatua


Larunbatean, otsailak 4
Antolatzaileak: Kutxa Kultur eta Donostiako Orfeoiaren Antxon Ayestaran Musika Tailerra
Tailer hau Orfeoiko irakaleek emango dute

Saioa 12:00etan hasiko da argazki-bideo bat proiektatuz eta musikarekin. Jarraian, tailerreko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleek Lucie Félix-en “¿Dos ojos?” (Bi begi?) izeneko ipuinaren sonorizazioa interpretatuko dute, ipuinaren irudiak proiektatzen diren bitartean.

Jarduera honetan parte hartzen duten neska-mutikoek inprobisatu egingo dute baschet tresnekin. “Musika margotu eta pinturari musika jartzen diogu. Honela, marrazkiak entzun eta bat egiten dute musikarekin”, esan dute tailerreko irakasleek. Oraingoan, Miró eta Klee-ren lanekin esperimentatuko da. Baschet-ak 14 soinu-egitura dira, Baschet frantziar anaiek gaztetxoenen hezkuntzarako sortuak, eta Antxon Ayestaran tailerraren hasieratik, duela 30 urtetik, erabili izan den tresna da, emaitza oso positiboekin.

Orfeon_baschetinstrumentos1200x600
Orfeon_baschetinstrumentos1200x600