Asteburu guztietan Kutxak Tabakaleran dituen guneetan klub teknologikoak izango dira, eta askotariko ordutegi eta gaiekin ekainera arte luzatuko dira. Kutxa Fundazioaren programarik gazteenak proposatzen duen aisialdi hezigarriak bereziki erakargarria egin nahi du teknologiaren erabilera neska-mutikoen aisialdian. Klub teknologikoan emango diren lau gaiak hauek dira: Kids & Tech (5-6 urte), Inventor Lab (7 urtetik aurrera), Minecraft (8 urtetik aurrera) eta Unity (13 urtetik aurrera). Izena eman behar da aurrez.

Informazio gehiago eta izen emateak camptecnologico.com webgunean