Kutxaren #izanezberdin gazte programak bat egin du Irungo Udalak sustaturiko Bideo Gaztea lehiaketarekin, hogeigarren edizioan 224 film labur jaso dituelarik lehiatzeko. Amaian eginiko festak jarri zion bukaera leku berean egindako proiekzio-asteari. Bitartean, Kutxak Tabakaleran dituen guneetan #izanezberdin-en beste ekimen bat izango da, “English & Fashion Camp” tailerra, non urtarrilaren 8ra arte parte-hartzaileek diseinu, eta moda-munduaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzten, eta ingelesez gainera.

English & Fashion Camp

Moda gure identitateak zehazteko balio duela uste dugu eta garai bakoitzeko estetikaren protagonista ukaezina da. Horregatik ehunezko sorkuntzarenganako dugun pasio hau belaunaldi berriekin partekatu nahi dugu.
Zuen moda sorkuntzen protagonista izatera gonbidatzen zaituztegu, horretarako desfile bat antolatuz.

 

Adina

+ 12 urte

Datak eta ordutegia

2016ko abenduaren 26a, 27a, 28a, 29a eta 30a eta 2017ko urtarrilaren 2a, 3a, 4a eta 5a
Txandak (aukeratzeko): 10:00-13:00 // 15:30-18:00
Desfilea: urtarrilak 8
Bisita + Tailerra Cristóbal Balenciaga Museora (Getaria)
Urtarrilaren 4an, asteazkena, 11:00etatik 13:00etara (gutxi gorabehera), bi taldeek, goizekoak eta arratsaldekoak, elkarrekin egingo dute bi atal izango dituen jarduera hau:

- Museoko hezitzaile batek zuzenduta, taldeak lehendabizi erakusketako bilduma ikusiko du.
- Ondoren, bertan landutako edukiak zein kontzeptuak sakondu eta praktikan jartzeko tailerra egingo du. Tailerraren izenburua: "Moda, denbora-makina gisa".

Jardueraren ardatz, jazteko modu eta moden garapena da. Jantzien eraldatzeak aztertuko dira, garai bateko eta oraingo emakumezkoen janzkeren arteko antzak eta aldeak bilatuz. Eta tailerrean, berriz, norberak bere diseinu propioa egingo du. 

 

Gaztedi FashionCamp1200x600