#izanezberdin-en proposamenetan parte hartzen dutenak ez dira aspertuko egun hauetan. Astelehenean hasiko da “English&Fashion Camp” tailer edo lantegia, diseinu eta modaren munduko oinarrizko kontzeptuak ikasteko era dinamikoan, ingelesa praktikatuz modu dibertigarrian; baita “Izan youtuber” ikastaroa ere, irudiak gailu mugikor bidez grabatzen erakutsiko duena, eta gero erraz editatzen ere bai, beste bideo, irudi, off ahotsa eta abar gehituz. Aperitibo gisa 18:00etan magia-erakustaldia izango da Kutxa Kultur Plazan. 


Izan Youtuber

Ikasi zeintzuk diren istorio on bat kontatzeko gakoak. Ikasi nola grabatu gailu mugikorrak erabiliz eta ikasi nola egin irudien muntaia, beste bideoak gehituz, irudiak, nola jarri off ahotsa… edo bururatzen zaizuna. Azkenik zure Youtubeko kanala sortu eta zabaldu interneten.

2016ko abenduaren 26tik 30era 
Ordutegia: 16:00 < 20:00

Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)

Prezioa: Gaztedi: 125 €  ¦  Orokorra: 150 €


English and Fashion Camp

Moda gure identitateak zehazteko balio duela uste dugu eta garai bakoitzeko estetikaren protagonista ukaezina da. Horregatik ehunezko sorkuntzarenganako dugun pasio hau belaunaldi berriekin partekatu nahi dugu.
Zuen moda sorkuntzen protagonista izatera gonbidatzen zaituztegu, horretarako desfile bat antolatuz.

2016ko abenduaren 26a, 27a, 28a, 29a eta 30a eta 2017ko urtarrilaren 2a, 3a, 4a eta 5a
Txandak (aukeratzeko): 10:00-13:00 // 15:30-18:00
Desfilea: urtarrilak 8
Bisita + Tailerra Cristóbal Balenciaga Museora (Getaria)
Urtarrilaren 4an, asteazkena, 11:00etatik 13:00etara (gutxi gorabehera), bi taldeek, goizekoak eta arratsaldekoak, elkarrekin egingo dute bi atal izango dituen jarduera hau:
- Museoko hezitzaile batek zuzenduta, taldeak lehendabizi erakusketako bilduma ikusiko du.
- Ondoren, bertan landutako edukiak zein kontzeptuak sakondu eta praktikan jartzeko tailerra egingo du. Tailerraren izenburua: "Moda, denbora-makina gisa".
Jardueraren ardatz, jazteko modu eta moden garapena da. Jantzien eraldatzeak aztertuko dira, garai bateko eta oraingo emakumezkoen janzkeren arteko antzak eta aldeak bilatuz. Eta tailerrean, berriz, norberak bere diseinu propioa egingo du.
Oharra: bisitaldia eta tailerra prezioaren barne daude. Garraioa ez (mugi txartela edo dirua eramatea ezinbestekoa da).

Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)

Prezioa: Gaztedi: 150 €  ¦  Orokorra: 160 €   //  Makilajea + pelukeria profesionala (desfile egunean) Gaztedi: 35 €  ¦  Orokorra: 37 €