Beste lantegi edo tailer bat, hau teknologia arlokoa, izango da larunbatean 16:00etatik 19:30era Kutxa Kultur Plazan. 4 eta 15 urte arteko haur eta gazteentzat, #izanezberdin programaren abalaz eta adin-tarte bakoitzerako jarduera egokiekin, Donostia Robotics & Videogames Meeting 2016 delakoak ezagutza, teknologia eta dibertimendurako topaketa proposatuko du. Eta asteburu guztietan bezala, familientzako lantegiak Kubo aretoan (Ricardo Martín erakusketa) eta Artegunean (Alberto Schommer erakusketa).

 

Tailer teknologikoak

 

Kids & Tech. Programazioa adin txikietan!
4-6 urte | Iraupena: ordu bat.
Txikienak robotika eta programazioaren munduan murgildu ahalko dira tailer dibertigarri honen bitartez.
Girls&tech. Leds berezia - Teknologia nesken gauza ere bada! 
9-15 urte | Iraupena: ordu bat.
Ezazu galdu mundu digitalak eskaintzen duena, argi eta koloreen izugarrizko efektuak programatzen ikasiz. Neska zein mutilei zabaldutako tailer bat da, zein familientzako dei bat bilakatu nahi den neskak karrera teknologikoetara hurbiltzera estimulatzeko.
Minecraft
8-12 urte | Iraupena: ordu erdia.
Txanda ezberdinetan zehar eta 30 minutu inguruko tarteen bitartean abilezia txapelketa bat burutuko dute beraien minecraft-eko eraikuntzak sortuz, BattleBuilding txapelketa. Amaieran jokalari guztiak bozkatuko dute ea zein eraikuntza gustatzen zaien gehien.
Puntuaziorik altuenak kamiseta bat eramango du!
Zelan programatu robotak
7-12 urte | Iraupena: Ordu bat
Kontrolatu eta programatu robot bat eta irakatsi iezaiozu oztopoak saihesten eta emozio robotikoak adierazten.
Micro:bits-ekin esperimentatu
9-15 urte | Iraupena: Ordu bat
Esperimentatu nola sortzen den Pixel Art, Micro:Bit plaka ikaragarria programatzen ikasiz.

Lekua

Kutxa Kultur (4. solairua Tabakalera)

Informazio gehiago eta izen emateak

CAMP TECNOLÓGICO. Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ T - 944 02 18 09 / 669 806 332 ¦ www.camptecnologico.com