Aste honetan ireki da udazken eta neguko jardueretarako izena emateko epea haur eta gazteentzat; nobedade interesgarriekin Kutxa Fundazioaren #izanezberdin programak proposatzen dituen jarduerak dira. Fundazioak Astialdia biltzarra babesten du, borondatezko aisialdi hezigarriari buruzko euskal topaketa, ostiralean eta larunbatean Kutxa Kultur-en instalazioetan egingo dena, Tabakalera eraikineko laugarren solairuan; Hezkide Eskolaren antolaketarekin, hitzaldiak, lantegiak, jolasak eta mahai-inguruak izango dira.