Astelehenean, hilak 10, Bernard Testemale argazkilariak, Kutxa Kultur Plazako surf-erakusketako irudien egileak, beste master class bat eskainiko du soilik prentsarentzat. Egun berean, sarrera libre dela, 18:00etatik aurrera, Quiksilver Team-eko rider edo surflariekin gaua ospatuko da, Hawaiitik ekarritako ukeleleen musikaz alaituta. Eta asteazkenean, baita ere arratsaldez, beste master class bat ekintza-kiroletarako diseinuari buruz: produktuaren teknikotasuna, berrikuntza eta merkatuko joerak.

Urriak 10 ¦ Kutxa Kultur (4. soilarua, Tabakalera) ¦ Donostia ¦

10:00<12:00 ¦ Argazkigintzako doako master classa, Bernard Testemale-rekin ¦

Prentsa gonbidatua bakarrik.


18:00<23:00 ¦ Gaua Team Quiksilver-eko rider edo surflariekin ¦

Quiksilver Pro France-ren esparruan eta proiektua bultzatu duen nazioarteko surflarien elitea bertan dela, bilera informala eta lasaia egingo da, eta bertan lanaren egilearekin nahiz bere lanean agertzen diren pertsonaietako batzuekin gozatu eta hitz egin ahal izango dugu. Hori guztia Hawaiiko zatitxo bat bere ukeleleen bidez ekarriko diguten musikariek girotuta.

Sarrera librea aforoa bete arte.

 Surf