Gazteentzako triatloia izango da uda-amaiera honen protagonista #izanezberdin Kutxaren programa gazteenaren eskutik. Joan zen astea izan zen Arotz Eneako udalekuen ardatza eta joan den astelehenetik Orioko Txurruka aterpetxean daude, non triatloiari dagozkion modalitateez gain, pilota, saskibaloia eta arrauna ere praktikatzen baitituzte parte-hartzaileek. Programazioaren une gorena datorren ostiralean, hilaren 2an, izango da, orduan izango baita haurrentzako triatloia, parte-hartzaileen adinaren araberako ibilbideekin.

INFORMAZIOA
www.niktri.com ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.