Kutxaren programarik gazteena den #izanezberdin deitutakoa oinarri izanik, duela hilabete batzuk #izangood jaio zen, jardun osasungarrienak biltzen dituen ingurunea, elikatzeko ohiturei arreta berezia eskainiz. Sukaldaritza errazari buruz emandako eskola magistraletatik, eta Yon Gallardo maisu izozkigilearen ekimenez, izozki berri bat sortu da, guacamolea eta nachoak osagai nagusi dituena, eta programaren izena jarri dio. #izanezberdin izozkia urte osoan zehar eskainiko dute Papperino izozki-dendatan.