Donostia Ezagutu programako neska-mutikoek, ikasiz dibertitu eta hiriari eta bertako tradizioei buruzko beren ikuspegi sortzailea erakusten dutelarik, bi gai osagarri landuko dituzte Donostiako portuan: arrauna, arrantza-tradiziora hurbiltzeko; eta emakumea eta arrantza. Argazkietan oinarrituta, artisauzko diseinuko maketa baten bidez egingo dute, Jone Lizarraldek espresuki prestatua. Donostia Ezagutu-ren bigarren txanda dagoeneko kaleetan dabil bere txano, motxila eta guzti.
Arrauna, emakumea eta arrantza Donostia Ezagutu programan
- Xehetasunak