Kutxak Donostiako Jazz ekitaldiarekin duen harremana haratago doa eta musikaren munduan dagoeneko hainbat sarraldi egin dituen #izanezberdin programan parte hartzen duten gazteek aukera izango dute Jazzaldian agertzeko La Zurriolako Fnac gunearen bidez. #izanezberdin munduko bi taldek beren emanaldiak egingo dituzte gune horretan, biek 20:00etan: ostiralean pop-rock alternatiboko hirukote baten txanda izango da: Nothing Box; eta 25ean, astelehenean, britainiar jatorriko kantautore donostiarra den Sasha-ren txanda.

 

Nothing Box

Marcos Ubiria (ahotsa, gitarra)
Koldo Belloso (baxua, koruak)
Aitor Mansilla (bateria)

Nothing Box pop-rock alternatiboko hirukote bat da. Taldea 2014ko martxoan eratu zen Donostian, Burnout izena hartuta. Oasis, Arctic Monkeys, Green Day, Berri Txarrak eta Weezer taldeen eraginetatik edaten dute.

 

Ostiralean, uztailak 22 // 20:00
Jazzaldia. FNAC Gunea
Sarrera doan
Laguntzailea: Kutxa

 

Sasha Smith

Britainiar jatorriko donostiar kantautorea, poparen, folkaren eta rockaren iturrietatik edaten duena. 
“Haserretu ordez, abestiak idazten ditut” da bere goiburua, eta, batez ere, publikoarekin zuzenean konektatzen duenean gozatzen du gehien.
2013 urtearen azken aldera eman zituen bere lehen urratsak eta Basic rock-taldeko kide izan da 2014tik.

 

Astelehenean, uztailak 25 // 20:00
Jazzaldia. FNAC Gunea
Sarrera doan
Laguntzailea: Kutxa