Ainhoa Pardo dantza-irakasleak dantza modernoen (hip hop, funky, jazz) masterclass bat emango du datorren larunbatean Tabakalerako Kutxa guneetan; #izanezberdin-en askotariko programazio zabalaren barruan sartuko da, 12 eta 17 urte arteko gazteentzako jardueren artean. Joan zen larunbatean, beste saio bat oso berezia, Yon Gallardo maisu izozkigilearena, erabat arrakastatsua izan zen. #izanezberdin-en proposamenak doakoak dira, aurrez izena ematea baino ez dute eskatzen.

 

MASTER KLASA. Danza modenoa Jazz & Funk

Larunbatean, uztailak 16 // 17:00<19:00
Norentzat: gazteentzat + 12 urte
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua Tabakalera)
Doakoa. Beharrezkoa izena ematea.Izen emateak HEMEN
Leku mugatuak

Ainhoa Pardo

Ainhoa Pardo jaiotzaz hondarribitarra da baina irundarra izatez. Bere dantza akademia propioa zuzentzen du eta bere dantza irakasteko grina nabarmena da. Dantza irakasteko jaioa da, bost urterekin ikasi baitzuen dantzan egiten. Dantza biziki maite du eta diziplina-dantzak bere baitan dituen didaktika eta pedagogia arloak garatzea da gehien gustatzen zaiona.

Lanbide-heziketa, gaur egun bere irakasletzat eta lagun paregabetzat duen Pilar Peñarekin hasi zuen. Bilbon eta Jacan osatu zuen bere prestakuntza, non lau urtez balet klasikoa ikasi baitzuen.
Dantza ikastaroak eman ditu honako hauetan: el Bocho, Sarylen, Arteleku eta Olaketa. Duela bi urte, Irunen bere akademia propioa irekitzea erabaki zuen, Ainhoa Pardo izenekoa.

Edozeinek dantza egin dezakeenaren uste irmoa du, norbera bere erritmo, estilo, egoera fisiko eta helburuekin. Jarduera artistiko hau, mugitzeko, deskonektatzeko, pertsona berriak ezagutzeko eta gorputza hezteko balio duen giza-balorea dela pentsatzen du, edozein delarik adina edo egoera fisikoa.

 

Ainhoa Pardo_MasterClass Danza Moderna
Ainhoa Pardo_MasterClass Danza Moderna