Adituen esanetan txapelketaren ediziorik onena izan da eta, zalantzarik gabe, lehiatuena; Jaime Santosek bereganatu zuen Gros Xake Taldeak antolatzen duen Nazioarteko Xake Irekiko Kutxa Sariketa Handia. Lehiaketa berdinduta amaitu zuten bost maisuen artean, Santosek aurkeztu zuen berdinketa hausteko koefizienterik onena. Maisu horietako batek, Diego Del Rey argentinarrak, aldi bereko partida-erakustaldia protagonizatu zuen, txapelketaren ondoren Kutxa Kultur Plazan egin zelarik “Arnasa” elkartearen alde.