Gizarte Ekintzaren programa gazteenak, Camp Teknologiko-aren eskutik, datorren larunbatean, Tabakalerako Kutxa Kultur guneetan, Scratch eguna izango du, ikasiz partekatzeko eta partekatuz ikasteko interesa duten pertsonak mundu osoan batzen dituen jardunaldia. Scratch haurrentzako aplikazio informatikoa da batez ere, ordenagailuen programazio-kontzeptuekin esploratu eta esperimentatzeko aukera ematen diena interfaze grafiko erraz bat erabiliz. Doakoa da, aurrez izena eman behar da.