Joan zen asteburuan Boveda Gazte Elkarteko eta Kuadrillategi-ko gazteak elkartu ziren box Crossfit Pasaia delakoan, Crossfit erakustaldi bat partekatzeko eta Lemon Twist-en kontzertu pedagogikoaz gozatzeko; egia esateko, konbinazioa ezin hobea izan zen.

#izanezberdin-ek, Kutxaren Gizarte Ekintzaren programarik gazteenak, kultura eta kirola sustatzen ditu 12 eta 17 urte arteko gazteentzat, eta honelako ekitaldiak bultzatzen ditu gazteek beren aisialdirako aukeran dituzten beste jarduera batzuk ere ezagut ditzaten.

 

CrosFitPasaia