Baieztuta: Aizea Gallagher youtuber gaztea 26an egongo da Kutxa Fundazioaren #izanezberdin gazte programak antolatutako izanYOUTUBER ikastaroaren hasieran.

YouTuber fenomenoko aurrekarietako bat da Aizea, bere lehen kanalari esker, eta Espainiako “Gamers” nesketako aurrenekotarikoa, jarraitzaile andana duelarik. Gaur egun, askotariko kanal berri baten bidez, teknologia berriei buruzko eta horien erabilera egokiari buruzko ezagutza partekatzen du.

Aizea, asko esateko eta ekarpen handiak egiteko influencer-a da inolako zalantzarik gabe, eta bere esperientzia gerturatuko digu izanYOUTUBER ikastaroan.

izanYOUTUBER

Ikasi zeintzuk diren istorio on bat kontatzeko gakoak. Ikasi nola grabatu gailu mugikorrak erabiliz eta ikasi nola egin irudien muntaia, beste bideoak gehituz, irudiak, nola jarri off ahotsa... edo bururatzen zaizuna. Azkenik zure Youtubeko kanala sortu eta zabaldu interneten. 

 
Norentzat: 12-17 urte
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera eraikina, 4. solairua)
Datak: abenduaren 26a, 27a, 28a eta 29a // 9:30<14:30 
Hizkuntza: elebitan
Prezioa: 75 € Gaztedi (Kutxabankeko Gaztedi kontua edo plana dutenentzako) // 100 € (Orokorra)
AZKENEKO EGUNAK izena emateko, HEMEN
Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ T - 943 307 006

 


Sartu Aizearen youtube-kanalera

AizeaGallagher influencer

 IzanYOUTUBER1200