Kutxaren #izanezberdin ekimenak Ternuarekin bat egin du RED-CYCLE proiektuari buruzko erakusketa Atlantikaldia jaialdira (Errenteria) ekartzeko.

Eguna: irailak 23
Ordua: 10:00 - 19:00
Lekua: Teknologia kaia (Koldo Mitxelena ikastetxea)

Proiektu honen helburua, zaharkituta geratu diren arrantzarako sareei bigarren bizitza ematea da, jantziak egiteko oihal bihurtuz.

Birziklapena eta berrerabilpena, ezinbesteko jarrerak munduaren jasangarritasunerako.

Eta jarrera hauek gazte-gaztetatik errotu beharrekoak direnez, Kutxaren #izanezberdin ekimenak ahalegin berezia egin du erakusketa honen mezua gaztetxoengana iris dadin.

 

Teknika honen bitartez sortutako bi galtza (emakumezko 1 eta gizonezko 1 ) zozketatuko ditugu.


TERNUA Ficha Redcycle EU