Datorren igandean, Madalenak jaietan Errenterian, eta Kutxa Fundazioaren #izanezberdin-en laguntzaz, Nothing Box eta Trini Fox taldeek kontzertu bana eskainiko dute 00:30ean. Nothing Box rock alternatiboko talde donostiarrak Oasis, Arctic Monkeys, Green Day, Berri Txarrak eta Weezer-en eraginak ditu, besteak beste. Trini Fox taldekoak Azpeitia eta Azkoitikoak dira eta Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 zirkuiturako aukeratuak izan dira. Rock alternatibo, stoner eta punk-rock soinuak konbinatuz, Trini Fox-ek bere berezko estiloa bilatzen du genero bakar batean itxi gabe, Kuraia, Dut edo Queens of the Stone Age bezalako talde handien ildotik. Agertokian, bi gitarra eta bateria batek musika-esperientzia harrigarria sortzen dute, ñabardura paregabeak lortuz.
Igandean, uztailak 23 // 00:30tik aurrera
Lekua: Zumardia. Errenteria
Antolatzailea: #izanezberdin, Kutxa Fundazioaren programa gaztea
Nothing Box
Donostiako rock alternatibo taldea: Marcos Ubiria (gitarra / ahotsa), Koldo Belloso (baxua/koruak) eta Aitor Mansilla (bateria)
Trini Fox
Trini Fox 2015ean sorturako musika talde bat da. Suharri, Gilen eta Iñaki, Azpeitia-Azkoitiako hiru gaztek osatua. Musika estiloari dagokionez, ez dira genero batera mugatzen. Stoner-rock, Punk-rock eta rock Alternatiboaren arteko nahasketa bat egiten dutela esan daiteke. Askotan Kuraia, Dut edo Queens of the Stone Age bezalako taldeekin konparatzen dituzte. Nabarmentzekoa da hirukoteak transmititzen duen esperientzia musikala oholtza gainetik bi gitarra eta bateria batekin.