Datorren astelehenean, ekainaren 26an, aurten ere Irungo GazteFesta izango da. Protagonismoa gazteek izango dute arratsalde osoan, aurreko egunetan lan egin ondoren zereginak antolatzen, elkartzen, materiala bilatzen, proposamenak egiten, dantzak entseatzen, DJ-en saioa prestatzen, materiala garraiatzen, kartelak egiten eta jartzen... eta hori guztia ikasturtearen azken txanpan eta tartean azterketak dituztela, ... Baina ilusioz eta antolaketa onaz, badator GazteFesta lanak ondo eginda, eta egun horretan gozatu beharra dago. Jakina, Kutxa Fundazioaren gazte programa, #izanezberdin, bertan izango da.
Kutxaren programa gazteak, #izanezberdin, parte hartuko du jai egitarauan, zehazki 26 egunean, Youtuberrekin topaketarekin.
Astelehenean, ekainak 26 // 19:00
Topaketa Ivan Despertavlogs, Aizea Gallagher eta Larrusketch youtuberrekin
Lekua: Gaztegune-Santiagoko pilotalekuan (Irun)
Ikusi programa osoa