7 eta 12 urte bitarteko haurrak, ehunduz eta koloreztatuz, Donostiako zokoak ezagutuko dituzte: Tabakalerako Kutxa Kultur, Kubo-kutxa, Kutxako Gipuzkoa Solidarioa, Eureka! Zientzia Museoa eta Ekogunea. Bakoitza beren koloreekin eta ehundurekin, Donostia anitza osatu dute eta aurten guztiak ezagutuko ditugu, egun bakoitzean eremu bat bisitatuz eta ehunak eta koloreen gaiarekin prestatu dituzten jarduera ezberdinak eginez. Hirian, lagunarteko ibilaldien bidez, eta turista gisa gozatuz, kaleko kultura eta ibaia zein itsasoarekiko harremana ezagutuko ditugu besteak beste. Txangoak ere izango ditugu, Balentziaga museora, Hondarribia Blues Festivalera edota Itsasgelara.
Kutxa Fundazioaren eskutik Donostia ezagutu
- Xehetasunak