Puntaik Punta, Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia, maiatzaren 19tik 21era izango da Bergaran eta inguruetan, eta bertan Kutxa Fundazioak hainbat jarduera izango ditu. Alde batetik, Gaztedi programaren barruan, larunbatean, hilaren 20an, 12:00etan, Bergarako Seminarioko Karpan Txantxariak taldearen emanaldia izango da. Bestalde, #izanezberdin programak tailer bat antolatuko du elikadura osasungarriaz leku eta egun berean baina arratsaldeko 17:00etan. Txemi Artolak gazteentzako tailerra emango du ogitarteko osasungarriaz izen original eta iradokitzaile honekin: “Egoskari-ogitartekoa #izangood”. Tailer hau doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da hemen: www.turismodebagoiena.com.

 

Gaztedi / #izanezberdin jarduerak

Larunbatean, maiatzak 20a

  << 12:00. Txantxariak taldearen emanaldia 
                 Lekua: Seminarioren karpa. Doan                  

  <<  17:00. Elikadura osasuntsua. #izangood lekale ogitartekoa
                  #izanezberdin Tailerra, Txemi Artolaren eskutik
                  Doan. Izena ematea beharrezkoa: www.turismodebagoiena.com

                               

Egitarau osoa

 Izanezberdin TxemiPuntaikPuntan