18 urte baino gehiago badituzu, aisialdiko begirale titulua baduzu, eta udarako opor egun batzuetan Gaztedi jarduera hauetako batetan lan egiteko gogoa baduzu, honako helbide hauetara zure Cva bidaltzeko aukera irekia duzu jada:

  


  EXPLORERS (ingelesez: JUNIOR SUMMER; frantsesez: DONOSTIA eta IRUN  

 

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. (gaian “Monitorado-Explorers 2017” testua eta hizkuntza -ingelesa / frantsesa / hizkuntza guztiak -jarriz)

  • Maiatzaren 12a arte: CVak jaso (gutxieneko baldintzak: ingeleseko edota frantseseko B2+ maila, 6-12 urte bitarteko haurrekiko esperientzia; Aisialdiko begirale edota zuzendari titulua eta antzeko jardueretan plusa)
  • Maiatzaren 15etik 19ra: banakako elkarrizketak
  • Ekainaren 5etik 9ra: Academia Lacunzako arduradun bat hautatutako pertsonekin telefonoz harremanetan jarriko da, eta hautapenetik kanpo geratu direnei mezua bidaliko zaie..

Explorers ingelesez. Junior Summer (informazioa HEMEN). Explore en français (informazioa HEMEN)

 


  UDALEKUAK AROTZ-ENEAN  

 

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. (gaian HE_UDA2017_AROTZ ENEA_Izena_1. Abizena_2. Abizena)

Udaleku fitxa bidaltzeko azken eguna maiatzaren 10a arte izango da.
Udaleku fitxa betetzeko egin klik hemen.

  • Maiatzaren 11tik 17ra: lehenengo hautaketa prozesua hasiko da.
  • Maiatzaren 18tik 24ra: banakako elkarrizketak
  • Maiatzaren 25etik 28ra: aukeratutakoekin harremanetan jarriko gara eta formazio saioak adostuko dira. Hautapenetik kanpo geratu direnei mezua bidaliko zaie.

Udalekuak Arotz-Enean: informazioa HEMEN.